Bake eta bizikidetza zinema zikloa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 18a, 01:00

Ostegun honetan, urtarrilak 19, abiatuko da Andoaingo Udalak abian jarri duen bakea eta bizikidetza zinema zikloa. Saio guztiak Basteron izango dira, 19:00etan hasita. Lehena, "Glencree" izango da.

Zikloa:

Hiru dokumentalak Bastero kulturgunean ikusi ahal izango dira, 19:00etatik aurrera.

Egitaraua:

Glencree. Urtarrilak 19, osteguna.

Jatorri ezberdinetako indarkeriaren biktimen arteko lehenengo esperientzia.

Heriotzaren triangelua. Otsailak 16, osteguna.

Astigarraga eta Andoainen egindako zortzi erailketen kontakizuna.

Reconciliación. Martxoak 16, osteguna.

Gertatutakoa gainditu eta bizikidetzan oinarritutako etorkizuna planteatzea lortu duten hainbat biktimen arteko elkarrizketa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!