Bertako elikagaiak jatearen garrantzia landu dute Fleming-en

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 17a, 01:00

Fleming ikastetxeko 6. mailako ikasleek 'EAT hink' proiektuan hartu dute parte aurten. Bertan, elikadurari loturiko gai ezberdinak jorratu dituztela jakinarazi dute:

"Gure janariaren jatorria, tokian tokiko eta sasoian sasoiko elikagaiak jatearen garrantzia, elikagai ekoizleen bizi-baldintzak hemen eta beste herrialdeetan… Horretaz gain, lorontzi-baratza bat garatzeko aukera izan dute, horren bitartez hazi ezberdinek dituzten argi, bero eta ur beharrak aztertzeko, ikerketa-proiektu gisa".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!