Iparraldeko mendietara, Aizkardi mendi taldearekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 17a, 01:00

Aizkardi mendi taldeak Iparraldeko mendietara irteera antolatu du datorren iganderako, urtarrilak 22. Irteera goizeko 07:00etan izango da, Olaederra kiroldegitik:

 

Bidarraitik (140m) abiatu eta Iparla (1047m) igo ondoren, Lauordena aldera (953m) jarraituko dute mendizaleek eta handik Izpegin (678 m) amaitu.
14 kilometroko ibilbidea egiteko sei ordu beharko direla aurreikusten dute antolatzaileek.
Izena emateko 649717182 telefono zenbakira deitu behar da 20:00etatik 22:00etara edo Aizkardiren egoitzara gerturatu, ordutegi berean, urtarrilaren 19a baino lehen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!