On Bosko Krosa hirugarrenez Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 16a, 01:00

Otsailaren 5ean On Bosko Krosa izango da Salesiar Ikastetxeak antolatuta goizeko 11:00etan. Duela bi urteko arrakasta ikusita, berriro antolatzea erabaki dute. 

 

Ibilbidea ikastetxean hasi eta amaituko da eta Urnietako kaleak zeharkatuko ditu 7km inguru dituen ibilbide bat osatuz. Izen ematea www.herrikrosa.eus web orrialdean edo ikastetxean bertan egin daiteke 10€ren truke. Krosa amaitu eta gero, ikastetxean bertan dutxa eta hamaiketako bero bat hartzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Gainera, zenbait zozketa ere burutuko dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!