Errekak urez gainezka datoz Zizurkilen eta Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 16a, 01:00

Azken orduetako euri jasen ondorioz, errekak urez gainezka datoz. Gaur goizean Villabonako Oria errekari edota Zizurkilen, Asteasutik datorren Asteasu errekari ateratako irudiok ikusi besterik ez dago, uraren indarraz jabetzeko:

Argazkiak

Oria erreka indartsu dator Villabonatik barrena. Zubimusu zubiaren inguruan uholde arriskua saihesteko eginiko lanek, oraingoz behintzat, emaitza ona izan dutela esan daiteke. Ura indarrean etorri arren, ez baita kanpora atera.

Zizurkil parean, berriz, Asteasutik datorren Asteasu erreka mailaz gora dator. Elbarrenako bi zubitan lanak ditu bere bideari eusteko, argazkietan ikus daitekeen bezala.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!