Ibaien ur maila igoko dela eta, alerta naranja indarrean da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 16a, 01:00

[Bideo sorta] [Argazkiak]

Ur maila nabarmen igo da eta oraindik euriteagatik alerta naranja aktibatu dute. Hori dela eta Udalak oharra argitara eman zuen atzo, aholkuak eskainiz:

UDALAREN OHARRA:

"Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak ALERTA LARANJA ezarri du gaur gauerako EURITEENGATIK. Ibaiaren irteera gune hauetan gertatu daiteke: Oria ibaia (Etxeberrietatik Zumeara bitarte, baita Alejandro Calonge auzunean ere), eta Leitzaran ibaia (Etxarri inguruan).

Hori dela eta, Andoaingo Udalak, beharrezko segurtasun neurriak hartzera deitzen ditu herritarrak.

  • Autoak aparkatu ahal izateko Etxeberrietako plaza zabalduko da.
  • Alejandro Calongeko bizilagunei, horrelakoetan egiten duten bezala, kotxea ibaitik urrundu dezatela aholkatzen diegu.
  • Edozein arazoren aurrean, Udaltzaingoarekin jarri zaitezkete harremanetan: 900 300 819". 

 

HEMEROTEKA

2011ko eurite-uholdeak gogoan. Kaleko eta landa eremuko herrikideen lekukotzak
[Bideo sorta]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!