Zehazki horma batzuen apainketari hasiera eman zioten eta 2017ko otsailerako eremu osoa margotzea espero dute. Sentsibilizazio kanpainei lotuta, haurren gaixotasunen ikerkuntzan arlo ekonomikoak duen garrantzia nabarmendu nahi izan zuen Idoia Garcia Biodonostiako ikerlariak. Lortutako dirulaguntzaz gain inguruko enpresa, elkarte eta norbanakoen ekarpen ekonomikoak oso garrantzitsuak direla adierazi zuen. Supe H elkarteak ere esker ona adierazi nahi die euren bitartez kanpainarekin bat egiten duten guztiei.