Martxoak 8 eta Maskara lehiaketak jarri ditu abian Andoaingo Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 13a, 01:00

Andoaingo Udalak bi lehiaketa jarri ditu abian: Maskara lehiaketa batetik, Martxoak 8 kartel lehiaketa bestetik. Batan zein bestean, otsailean zehar aurkeztu beharko dira lanak. Oinarriak, jarraian:

INAUTERIAK 2017. MASKARADA LEHIAKETAREN OINARRIAK

1.- Maskaradak edozien mterialez egin daitezke, beti ere aurpegiari egokituz.
2.- Gaia librea da.
3.- Begitako maskara aurkeztuz gero, nahitaez, aurpegia kopetaren erditik sudur azpiraino estaltzen dutenak izan beharko dute.
4.- Lanak Bastero Kulturgunean aurkeztu behar dira otsailaren 21ean, asteartea, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.
5.- Aukeratutako epaimahai batek baloratuko dituzte aurkeztutako lanak.
6.- Sariak:
            8-9 urte artekoentzat: Oparia
            10-11 urte artekoentzat: Oparia
            12-14 urte artekoentzat:  Oparia (1, 2 eta 3 sari)
7.- Sari banaketa Urugain Kultur Etxean izango da otsailaren 23an, Ostegun Gizena, 18:00etan.
8.- Maskarak jasotzeko eguna martxoak 1 izango da, asteazkena, 16:30etatik 19:00etara. Egun horretan jasoko ez balira, antolatzaileak ez dira haietaz arduratuko.

Antolatzaileak: Sormen Plastika Tailer Elkartea eta Andoaingo Udala.
Erakusketa: Urigain Kultur Etxea.
            Otsailak 23, 24 eta 27an, 18:00etatik 19:30etara.
            Otsailak 25, 10:30etatik 13:30etara eta 18:00etatik 20:00etara.           

 

MARTXOAK 8 KARTEL LEHIAKETA 2017

- “Martxoak 8: Emakumearen Nazioarteko Eguna - 2017iragartzeko kartel lehiaketarako deialdia egiten du Andoaingo Udalak.

- Lehiaketan, Andoain, Aduna, Asteasu, Villabona, Larraul eta Zizurkilen bizi diren eta 16 urtetik gora duen pertsona orok parte har dezake.

- 65 cm-ko altuera eta 31 cm-ko zabalera izango dute kartelek, eta marrazkia neurri hauetan edo hauen proportzioan aurkeztu beharko da. Guztietan, ongi nabarmendurik, ondoko testua azalduko da: Martxoak 8 - EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA. ANDOAIN 2017.

- Testu horretaz gain, ez da beste lelorik edo testurik idatziko.

- Koloretan eginda aurkeztuko dira lanak.

- Lehiakide bakoitzeko ezingo dira hiru lan baino gehiago aurkeztu eta, hauek, eduki eta ideiari dagokionez, guztiz originalak izan beharko dute.

- Lanak Bastero Kulturgunean otsailaren 3an aurkeztu beharko dira, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, lan bakoitzarekin batera gutun-azal itxi bat ere aurkeztuko delarik. Gutunazalaren barruan autorearen izen-deiturak, helbidea eta telefonoa adieraziko dira, eta gutun-azalaren kanpoaldean eta kartelaren atzealdean egilearen adina eta aurkeztutako lanaren lema edo izenburua.

- Epaimahaia Kultura batzordearen eta Gizarte Zerbitzuetako batzordearen ordezkari banak eta plastika arloarekin zerikusia duten 3 ordezkarik osatuko dute, eta bere erabakia apelaezina izango da. Erabakia prentsaren bidez jakinaraziko da, baita sari-banaketaren eguna eta ordua ere.

Epaimahaiaren iritziz, baldin eta aurkeztutako lanen artean saria jasotzeko adina kalitate duenik ez badago, lehiaketa huts deklaratu ahal izango du. Hala balitz, epaimahaiak kartela edozein artista edo inprentari zuzenean enkargatu ahal izango dio.

Kartela ondo inprimatzeko teknika aldetik tonalitate aldaketaren bat edo beste beharko balu, aldaketak agindu ahal izango lituzke Epaimahaiak, aldez aurretik egileari galdetuta eta bere adostasunarekin.

- Sari bakarra izango da, 350 eurokoa. Halere, baldin eta aurkeztutako lanen artean, epaimahaiaren iritziz, saria merezi lukeenik sumatuko ez balu, lehiaketa hutsik deklaratzeko ahalmena izango du.

- Saritutako kartela Andoaingo Udalaren jabetzapean geratuko da eta nahi hainbat erreprodukzio egiteko eskubidea izango du. Erreprodukzio horiek egoki deritzon publizitate lanetan erabiltzeko ahalmena izango du udalak eta kasu horietan autoreek ez dute inolako erreklamaziorik egiteko eskubiderik izango, eta jadanik eskuratutako sariaren zenbatekoaz gain beste diru-kopururik ere ezingo dute jaso.

- Sarituak izan ez diren lanak jasotzeko egunak hauek dira: martxoak 20 eta 21, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Behin epe hori iragan ondoren, autoreek obrak berreskuratzeari uko egin diotela ulertuko da eta, ondorioz, batzordea bilakatuko da berauen jabe. Egun horietatik aurrera interesdunek ez dute inolako erreklamaziorik aurkezteko aukerarik izango ez eta inolako kalte-ordainik eskatzeko aukerarik ere.

- Lehiaketan parte hartzeak, oinarriok erabat onartzea dakar berekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!