Ikimilikiliklip, JosAnton Artzeren unibertsoa erakusketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 13a, 01:00

Ikimilikiliklik, JosAnton Artzeren unibertsoa erakusketa zabalduko da gaur, urtarrilak 13, 19:00etan Bastero Kulturguneko erakusketa gelan. Otsailaren 16ra arte egongo da zabalik:

 

 

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 18:00-20:00 / Larunbata 10:30-13:30 / 18:00-20:30.

Erakusketaren bisita gidatua eta azalpena Alberto Lizarralderen eskutik: Urtarrilak 17, asteartea 19:00etan.

Alberto Lizarralde eta Carlos Rodríguezen ikus-entzunezko instalazioa, JA Artzeren poesiazko eta soinuzko unibertsoan barrena eta espazio murgiltzaile baten bidez egiten den zentzumen-bidaia. Pantailetan, hormetan, sabaian eta lurrean aldi berean egindako zortzi proiekziok esperientzia beroa, sentibera eta ezabaezina eskaintzen diote ikusleari.

Andoaingo Bastero Kulturguneak aurkezten du San Telmo Museoak, EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Morgancrea-k bultzatutako proiektua.

Zuzendaritza: Alberto Lizarralde eta Carlos Rodríguez
Jatorrizko ideia: Alberto Lizarralde
Ekoizlea: Asun Lasarte
Antolatzailea: Andoaingo Udala
Ekoizleak: San Telmo Museoa, Mikel Laboa Katedra eta Morgancrea.
Laguntzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia
Babesleak: Donostiako Udaleko Euskara-Zerbitzua, Euskal Kultur Erakundea, Kutxa Fundazioa, Otxoa de Barandika Fundazioa, Usurbilgo Udala
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!