Zubimusu ikastola berrituaren inaugurazioa bihar eguerdian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 13a, 01:00

Bihar larunbata, Zizurkilgo Zubimusu ikastola berrituaren inaugurazio ekitaldia izango da 12:00etan. Guraso eta irakasleez gain, bertan izango dira Ikastolen Elkarteko ordezkariak -Nekane Artola lehendakariordea eta Koldo Tellitu lehendakaria- eta Villabonako eta Zizurkilgo alkateak, besteak beste. Inaugurazio ekitaldia I. Jardunaldi Pedagogikoen baitan egingo da. Egitaraua jarraian:

Konfiantzaren Pedagogia lantzen ari dira Zubimusu ikastolan

 

Villabona eta Zizurkilgo Zubimusu ikastola

I. Jardunaldi pedagogikoak: Hezkuntza eraldatzen

 

-Zizurkilgo ikastolaren inaugurazioa. Urtarrilak 14, larunbata. 12:00. Zizurkilgo ikastola.

-Konfiantzaren Pedagogiaren inguruko hitzaldia, Arizmendi ikastolako Amaia Anteroren eskutik. Urtarrilak 17, asteartea. 18:00. Villabonako Subijana etxea.

-Zizurkilgo ikastolako Konfiantzaren pedagogia proiektua ezagutzeko bisita gidatuak. Urtarrilak 18, 19, 20 eta 21. Zizurkilgo ikastola.

-Haur masajea tailerra, Nerea Mendizabalen eskutik. Urtarrilak 18, asteazkena. 10:00-12:00. Villabonako Kultur Etxea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!