Parte hartze prozesu berria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 13a, 01:00

2017ko aurrekontuko 100.000 euro inguru zertan gastatu erabakitzeko parte hartze prozesua zabalduko duela iragarri du Urnietako Udalak. Prozedura azaltzeko bilera irekia deitu dute datorren urtarrilaren 18rako, Lekaion iluntzeko 19:00etan hasita.

Ohar bidez adierazi bezala, “herrian ikusten diren gabeziak aintzat hartuta proposamenak egiteko aukera izango da. Prozesu guztiaren funtzionamendua azaltzeko aurkezpena egingo da hurrengo urtarrilaren 18an Lekaion, arratsaldeko 19:00etan hasita”. Bilera horretan herritarrek euren proposamenak aurkezteko zein epe izango duten zehaztuko dute, eta baita zein baldintza bete behar diren zehaztu ere.

Udalak iazko udaberrian parte hartze prozesua zabaldu zuen, herrian egin beharreko inbertsio estrategikoak erabakitzeko. Udal kiroldegia eraberritzea izan zen bozkatuena, eta aurten egitasmoari bultzada handia eman nahiko liokete. Iaz, esaterako, herritarren parte hartzea handia izan zen. Udalak aurten ere parte hartzea handia izatea nahiko luke. Aurtengoan, gainera, dirua “herritarrek beraien auzo eta kaleetan hobetzeko, konpontzeko edo egiteko ikusten dituzten gauzetara bideratuko” baita.

Urtarrilak 18, asteazkena
19:00 Lekaio

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!