Martxoaren 8ko kartel lehiaketa deitu du Amasa-Villabonako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 12a, 01:00

Amasa-Villabonako Udaleko gizarte sailak aurtengo Martxoaren 8a iragartzeko kartela erabakitzeko lehiaketa antolatu du. Urtarrilaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira lanak Udaleko Gizarte sailaren bulegoan:

 

Lehiaketan parte hartu ahal izateko, herrikoa izan behar da, eta 16 urtetik gorakoa. Udalak jakinarazi duenez, lan irabazleak 200 euroko saria izango du.

Aurkeztutako lanek originalak izan behar dute, A4 neurrian eginak eta kartela egiteko edozein teknika erabili ahal izango da. Honako leloak agertu beharko du: “Martxoak 8, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2017, AMASA-VILLABONA”.

Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 30era arte egongo da zabalik eta Gizarte sailaren bulegoan aurkez daitezke, 09:00etatik 14:00etara. Lanekin batera, sobre itxi bat aurkeztu behar da, eta bertan parte-hartzailearen izen-abizenak eta telefonoa jarri behar dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!