Erakusketa berria inauguratuko da liburutegian, ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 12a, 01:00

'Ulertezinaren lanbro azpian' izenburua izango du Ainara Altuna ilustratzaileak prestatu duen erakusketak. Urtarrilaren 13an inauguratuko da, ostiralean, arratsaldeko 19:30ean, Plazida Otaño liburutegian:

Horrez gain, aurreko erakusketetan egin izan den bezala, artista tailerra eskainiko du Ainara Altuna ilustratzaileak, bere teknika ezagutarazteko. Kasu honetan, ulertezinak zaizkigun sentimenduak nola irudikatu irakatsiko du.

Adin guztietako pertsonei dago irekita tailerra, baina 12 urtez beherakoek heldu batekin etorri beharko dute.

Tailerrerako izena eman nahi izanez gero, urtarrilaren 27a baino lehen egin beharko da.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!