Eguberrietako ekintzak antolatzen lagundu duten herritarrei eskerrak eman dizkie Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 12a, 01:00

Amasa-Villabonako Udalak publikoki eskerrak ematen dizkie Eguberrietako ekitaldiak antolatzen lagundu duten pertsona guztiei eta baita ekintzetan parte hartu duten herritarrei ere:

"Antton Pebet Txapelketako azken partiduekin agurtu ditu Amasa-Villabonak 2016-2017ko Eguberriak. Ekitaldiz beteta egon den egutegiari eman zaio horrela amaiera:

Aurtengo Eguberrietan amasa-billabonatarrek hainbat ekintzez gozatzeko aukera izan dute, besteak beste, Villabonako Futbol taldeak antolatutako Gabonetako futbol kanpusa, Oria Merkatari Elkarteak umeentzat zuzenduriko jolasak, mozorro eta gabonetako dekorazio tailerra eta erakusleihoen lehiaketa…

Eta oraindik gehiago: Eresargi eta Eresergi Txiki abesbatzek abenduaren 18an eskainitako kontzertua amasa-billabonatar guztiei. Gabon egunean herrian zehar abesten ere atera ziren eta ondoren Santiago egoitzako pertsona helduei eskaini zieten kontzertu polit bat. Horrez gain, Amasahara erakusketa, Etxeratek antolaturiko urteroko mus txapelketa, Oinargi dantza taldeak Santiago egoitzako aiton-amonei eskaini eta herritar guztiei irekitako ekitaldia, Eñaut Elorrietaren kantaldia, Urtezahar lasterketa Zunbeltzek antolatua eta Olentzeroren etorrera aurreko elkarte berak aurrera eramana, eta Jesusen Bihotzako elizbarrutiko kideek antolaturiko Errege Magoen etorrera.

Amasa-billabonatar guztiok ekitaldi hauez gozatzeko aukera izan dugu herriko elkarte eta eragile ezberdinek aurrera eramaniko lanagatik. Amasa-Villabonako Udalaren izenean publikoki eskerrak ematen dizkiegu".

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!