Aiurri aldizkariaren 486 zenbakia prest

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 12a, 01:00

Urtarrilaren 12an eta 13an banatuko da Aiurri aldizkariaren urteko lehen zenbakia. Besteak beste, Axier Iriarte dantzari billabonatarrari eginiko elkarrizketa jasotzen du eta berari eskainia da azala ere. Zubietako erraustegiaren inguruko erreportaje zabala ere biltzen du, aldekoen nahiz aurkakoen iritziak plazaratuz. Gai-zerrenda osorik:

3 IRITZIA

Txomin Garmendia

4-6 LUZE ETA ZABAL

Erraustegiaren alde eta kontra

7 ZIZURKIL

Bertsoa eta ipuina, kantua eta kontakizuna

8-9 ANDOAIN

Sagardogintzaren industria mintzagai, ‘Ekonomia gurean’ mahai-inguruan

10-12 AMASA-VILLABONA

Axier Iriarte dantzariari elkarrizketa

13 ESKUALDEA

Giltzarria ekimenaren galdeketa

14-15 ERREPORTAJEA

Zuberoako Maskaraden garaia

16-17 ESKUALDEA

Errege magoen kabalgatak

18-19 HAMABOSTEAN BEHIN

20 ZORION-AGURRAK

21 AGENDA

22 AZKENA

Wentxiren komikia / Urte amaiera eta hasiera, korrika

 

-----------------------------------------------------------------------------------------------------

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.
  • Zizurkil: Ogi-zuri okindegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, KLIK BAKARRERA. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!