Goierriko, Beterriko eta oro har Euskal Herriko lagun ugari hurbildu dira egun hauetan Fernandorenari azken agurra ematera. Hileta elizkizuna omenaldi bilakatu da, bereziki aldaretik Imanol Aldaregia adiskideak egin duen adierazpenarekin, Fermin Argiñarenaren bi bertsoekin eta Iñistorrako Jon Unanueren adierazpenarekin.