Hiazintoren aldeko hileta, astelehenean Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 7a, 01:00

Andoaingo San Juan bataiatzailean bizi zen azken urteetan, hil den arte. Haren gorpua Hernaniko Orbegozo tanatorian dago, eta bihar zabalik izango da honako ordutegian: 10:00-14:00 / 17:00-21:00. Hileta elizkizuna datorren astelehenean izango da 19:00etan, San Miguel elizan.

Fermin Argiñarenaren bertsoa:

"Entzundakoan; Jaxinto hil da!

Ez da trantze erosoa,

hotz gelditu naiz, ezin sinistuz.

Zer gauza kuriosoa

zu,euskaldun peto-petoa

pekatu eta arazoa;

Ikastolaren lemazain pina

eztia bezain gozoa

zure izana ezin eskertuz 

pasako bizi osoa".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!