Hiazinto Fernandorena Setien zendu da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 7a, 01:00

Urtarrilaren 5ean izan zuen erorikoaren ondorioz, bart gauean zendu da Hiazinto Fernandorena. Euskaltzale amorratua, Euskal Herriko ikastolen muginduaren sorreran ezinbestekoa izan zena. Haren ibilbidea biltzen duen liburuaren tituluak dioen bezala "Jaxinto, ikastolen lemazain" bilakatu zen.

Ibilbidea, hemeroteka, bideoa:

Urnietan, beste zenbait euskaltzalerekin batera Iñistorra euskaltzaleen biltzarra martxan jarri zuen. Ekimen beteko gizona izan zen, bide urratzailea kasu gehienetan. Apaiz izan zen Lazkaon urte askoan, eta bertako ikastolako sortzaile nagusietakoa ere. Sortzaile izateaz gain, pedagogia mailan euskarazko irakaskuntzan eman ziren lehen urratsak bere eskutik eman ziren. Gordailu argitaletxea sortu zuen horretarako. Donostian, esaterako, ikastolako irakasleak trebatzeko lehenbiziko eskola sortu zuen. 

Azken urteetan aitortza bat baino gehiago jaso bazuen ere, bere lana ez da behar bezala goraipatu.

Bideoa:

  • 2014-02-04 Hiazinto Fernandorenari gertuko lagunen omenaldia

Hemeroteka:

  • 2015-04-28 Hiazinto Fernandorenaren ibilbidea hizpide duen liburua.
  • 2015-04-19 Hiazinto Fernandorena, euskararen lemazain.
  • 2013-07-19 Hiazinto Fernandorena, ekimen handiko urnietarra
  • 2014-02-07 Hiazinto Fernandorenari gertuko lagunen omenaldia

Iritzigilea Aiurrin:

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!