Errege Magoak Andoainen dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 5a, 01:00

Gaspar, Meltxor eta Baltasar Errege Magoak heldu dira Andoainera opariz josita, eta gauean den-denak herriko haurrei banatzeko asmoa daukatela adierazi dute.

[Argazkiak]

 

Goiburu auzotik behera jaitsi dira beren paje eta gainerako laguntzaileekin, eta 18:30ak aldera zeharkatu dute Zumea Plaza. Ondoren Kale Nagusian gora abiatu dira, bidean zain zeuzkaten haurrekin makina bat argazki ateratzeko aldartea hartuaz. Azkenik, Goikoplazan amaitu dute ibilaldia. Udaletxean, Ana Carrere alkateak ongietorria egin die.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!