Errege Magoak Amasatik Villabonara etorri dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 5a, 01:00

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Amasatik Villabonara etorri dira traktoreek gidatutako karrozetan, argiz eta danbor hotsez lagunduta. Hotz handia eginagatik, herritar asko atera da kalera kabalgata gertutik ikustera. 

[Argazkiak]

Amasatik Larrea eta Arroa auzoa igarota, Santio zahar egoitzan egin dute geldialdia eta handik Kale Nagusitik barrena, Errebote plazaraino joan dira. Txermin zeharkatu eta Kaleberria igarota amaituko dute euren bidea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!