Asteasuko II. Kross solidarioa, igandean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 5a, 01:00

Asteasuko Udalak antolatuta, II. Kross solidarioa burutuko da igandean, urtarrilak 8, Asteasun; El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearen alde. 11:30ak arte luzatuko da izena emateko epea eta adinaren arabera, hiru lasterketa egingo dira:

  • 11:30etan, 2007tik aurrera jaiotakoak (500m).
  • 11:40etan, 2003-2006 urteen artean jaiotakoak (2km).
  • 12:00etan, kadeteak (4km) / jubenil eta seniorrak (6km).

Irabazle eta partaideentzat hamaiketakoa eta sariak banatuko dira amaieran.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!