Liburutegiko maskota aukeratzeko lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 3a, 01:00

Aiztondo bailarako liburutegiak maskota-lehiaketa antolatu du. Haur Liburutegia irudikatuko duen irudia edo pertsonaia aukeratuko dute lehiaketaren bidez. Plazida Otaño irudikatu beharko du maskotak eta, irudiaz gain, izena ere eduki beharko du. 

Xehetasunak:

  • Lanak aurkezteko epea 2017ko martxoaren 31n amaituko da, eguerdiko 14:00etan.
  • 16 urtez gorako edozeinek har dezake parte lehiaketan, eta hiru proposamen aurkez ditzake gehienez.
  • Lehiaketaren ebazpena apirilaren 28an argitaratuko da, Zizurkilgo Udalaren web-orrian.
  • Saridun bakarra egongo da, eta 300 euro irabaziko ditu.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!