Formakuntza ikastaroa 21-29 urteko langabetuei

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 5a, 01:00

Andoaingo Udala, Beterri-Buruntzako eskualdeko udalen ordezkaritzan, Txertatu merkatuan programaren kudeaketaz arduratuko da. Lan bertikaletako formakuntza proposatu du gazteen interesekoa izango delakoan.

Xehetasunak:

 

Langabezian dauden eta ikasten ari ez diren 21-29 urte bitarteko gazteek, beti ere kualifikazio gutxikoak, hartu ahal izango dute parte.
Aurten, esan bezala, lan bertikaleko proiektua burutuko da. Urtarrilaren 31n hasiko da eta ekainaren 9ra arte iraungo du. Guztira 12 pertsonak parte hartu ahalko du, Beterri-Buruntzako udalerriko gazteek lehentasuna izango dutelarik. Formakuntzaren edukiak:

  • Gizarte eta lan orientazio eta integraziorako teknikak.
  • Espezialista soka bidezko sarbide tekniketan (IRATA nazioarteko ziurtagiria lortzeko aukerarekin).
  • Praktikak burutzeko behar diren beste hainbat formakuntza.

Formakuntzaz gain, 180 orduko praktikak burutu beharko dira.

Izen-ematea:
Urigain Etxea. La Salle Etorbidea, 6.
09:00-15:00. 943 30 42 21
txertatumerkatuan@andoain.eus

Epea:
Urtarrilak 30.

Proiektuak Euskadi laneratzen eta gizarteratzen laguntzeko aukerak eskaintzen dizkie 500 gazte baino gehiagori.

Garapen, garapen agentzien Euskal Elkarteak, 2016-2018 urte bitartean egingo den proiektuaren konpromisoa hartu du. Hiru urteko ekintza honetan, hiru proiektu ezberdin burutuko dira. Ekintza hau Txertatu merkatuan proiektuaren baitan egin da Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!