Ehunka herritar euskal presoak Euskal Herriratzeko eskatuz

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 3a, 01:00

'Giza eskubideak. Bakea. Irtenbidea' lelopean, Urtezahar iluntzean ehunka herritarrek bat egin zuten Aiztondoko Udalek deitutako manifestazio isilarekin:
 

Urtero legez, Euskal presoak Euskal Herriratzea eskatu zuten Villabonatik abiatu eta Zizurkilgo plazan amaitu zen bidea eginez. Manifestazioaren amaieran, eskaera hori aldarrikatuz egiten den azken manifestazioa izatea seinale ona litzatekeela azaldu zuten Udal ordezkariek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!