Jokin Alberdi bikain, Ormaiztegiko ziklokrosean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 2a, 01:00

Jokin Alberdi txirrindulari zizurkildarra maila bikainean dabil aurten ere. 23 urtez azpikoen kategorian lehiatzea egokitzen zaio aurten eta, atzo, bere kategoriako txapeldun izan zen Ormaiztegiko krosean. Sailkapen orokorrean, bosgarren postua lortu zuen Alberdik. Eguberri bezperan, gainera, Euskal Herriko txapeldun suertatu zen zizurkildar gaztea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!