Amasahara erakusketa, borondatea eta laguntza

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 3a, 01:00

Ostiralean  Amasahara erakusketa ikusteko aukera izan zen Amasako kultur etxean. Uda Amasako apaizetxean pasatzen duten haurrei Nora Urbizuk egindako argazkiak jarri zituzten ikusgai eta, haiekin batera, baita Ander Ortiz de Murua artistak espreski prestatutako margolana ere. Villabonako hainbat saltokitan ekimenaren baitan sortutako koadernotxoak, postalak eta liburu-markatzaileak erosteko aukera zabaldu dute eta Maiatzak 20 elkartera bideratuko dute salmentatik lortutako dirua, berriz ere haur sahararrei laguntza eskaini ahal izateko. 

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!