Adarrako ttonttorrean, urteari hasiera emateko

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 2a, 01:00

Milaka lagun bildu da Adarrako ttonttorrean aurtengoan ere, urteberriari ongietorria emateko modurik osasungarri eta alaiena delakoan. Giro ezin gozagarriagoa topatu dute goizean goizetik mendizaleek.

[Argazkiak]

 

Urtero legez, Euskaldunako mendizaleek ez dute hutsik egin, eta goiz-goizetik hasi dira salda beroa eskaintzen jendeari. Txistuaren hotsak, etxafuegoek eta jendearen irrintzi eta berriketek Adarrako inguruetan normalean izan ohi den isiltasuna hautsi dute goiz partean.
Esan behar da atzo ere, larunbatarekin, ehundaka mendizale igo zela Adarrako parajeetara, eguraldia lagun zutela. Gero eta gehiago dira urtezahar eguna hautatzen dutenak mendi txangoa egiteko; usadioa bihurtzen ari da zenbaitentzat, nahiago dutelako urteberri eguneko jendetzarekin ez topatu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!