Urtezaharretako krosa bihar, Villabona eta Zizurkil artean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 30a, 01:00

Bihar arratsaldean egingo dute San Silbestre lasterketa. Villabonako Zunbeltz elkartearen parean izango ditu aurten irteera eta helmuga puntuak. Arratsaldeko 16:00etan ekingo diote lasterketari txikienek, eta 16:30etan hasiko da maila nagusikoen lasterketa. Villabona eta Zizurkilgo kaleak, ikuslez eta animatzailez beteko dira, beste behin, korrikalariei euren animoak emateko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!