Ipuina eta bertsoa eskutik, Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 29a, 01:00

Jende asko bildu zen atzo Plazida Otaño Aiztondoko liburutegian, bertsoa eta ipuinak elkartu zituen emanaldiaz gozatzeko. Asteasuko Pello Errota, eta Zizurkilgo Pedro Mari Otaño eta San Millan ikastetxeetako gaztetxoen emanaldiak eman zioten hasiera arratsaldeari. Bertso bidez ipuin eta kontakizun ezberdinak plazaratu zituzten ederki asko. Ondoren, Amaia Agirre eta Oihana Iguaran aritu ziren bat-batean, Unai Mendizabalen esanetara. Saio umoretsua izan zen, haur zein gurasoen gozagarri.

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!