Basteron izango da Olagain eta Alberto Agirreren kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 29a, 01:00

Hasiera batean Santa Krutz ermitan iragarrita bazegoen ere, Basteroko ekitaldi aretoan egingo da azkenik "Eguberri Kontzertua", arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Alberto Agirre Abesbatzak eta Olagain Txistularien Elkarteak euskal tradiziotik datozen abestiekin osatuko dute kontzertua. Doan da sarrera. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!