Inoizko parte hartzerik handiena Santomas egunean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 29a, 01:00

Sagardoa, taloa, gaztaina, sagar tarta eta txistorraren inguruan festa ederraz gozatzeko aukera izan zuten Santomas egunean San Juan plazara hurbildu zirenek. 

Lurdes Iriondo musika eskolako trikiti doinuekin hasi zen festa, eta sagardo botila onenaren enkantearekin amaitu. Tartean jai giro ederrean igaro ziren lau ordu. Inoizko parte hartzerik handienarekin igaro da aurtengo edizioa.

Badira egutegian errotzeko urteak behar dituzten hitzorduak. Iñistorrak antolatzen duen Santomas eguna hitzordu horietakoa da. Eta poza ematen du urtez urte izan duen garapena ikusteak. Dagoeneko urnietar askoren buruan dago data seinalatua, eta urteroko hitzordua biziberritzeko San Juan plazara hurbiltzen dira. Aurtengoan marka guztiak hautsi dira, ehunka litro sagardo, hainbat kilo txistorra eta dozenaka talo saldu zirelako. Taloarekin, esaterako, ilara luzeak sortu ziren. Jaira hurbildutakoek, bestalde, ikusmin handiarekin jarraitu zuten sagardo lehiaketaren epaia. Aurtengoan hamahiru sagardogilek izena eman zuten, honako hauek: Antso, Errotaberri, Elutseta, Altzibar, Montefrio, Bidegurutzeta, Pagoaga, Garmendi, Saurdei, Errotaburu, Oianume, Milluts eta Sorozabal. Sariketan izena azkena eman zuen Oianume izan da aurtengo irabazlea, ondorengoei alde handia ateraz. Sagar tarta lehiaketan, beste behin ere, Manoli Sorondo izan zen garailea. Garaitezina dirudi.
Eguberrietako saskia, 700 euroko balioa zuena, Axun Izagirrek irabazi zuen 2830 zenbakidun txartelarekin.

Ospakizuna Iñistorra elkartearen eskutik

Tamaina horretako ospakizuna egiteko lana gogotik egin beharra dago. Modu batera eta bestera lanean aritu zirenei esker ona adierazi nahi die Iñistorrak. Sagardo lehiaketako epaimahaia: Aingeru Altuna, Aritz Arano, Nagore Brel, Joxe Mari Iturbe, Mikel Izagirre, Lourdes Urruzola. Tarta lehiaketako epaimahaia: Pili Brandariz, Petra Elser, Juanfran Pardavila, Amaia Usabiaga. Lurdes Iriondo musika eskolako trikitilariak: Ane Arruti, Aintzane Elosegi, Edurne Orbegozo, Olatz Gorroño. Talogileak: Izaskun Alcala, Mari Karmen Almorza, Mari Karmen Altuna, Kontxi Aranburu, Susana Barrera, Sary Gutierrez, Arantxa Iturrioz, Joxemari Iturzaeta, Axun Zubeldia. Gaztaingileak: Andoni Garmendia, Juankar Erasun. Txistorra eta sagardo saltzaileak: Rosa Elosegi, Antton Lekuona, Isidro Salinas, Jon Ander Ubeda. Iñistorraren postuan eta esatari lanetan: Joxeba Lizeaga, Koldo Tapia, Jon Unanue. Tartagileak: Amaia Lopez, Mariano Mujika, Olatz Petrina, Manoli Sorondo, Joxemari Sorron, Mari Karmen Zubeldia. Sagardogileak: Antso, Errotaberri, Elutseta, Altzibar, Montefrio, Bidegurutzeta, Pagoaga, Garmendi, Saurdei, Errotaburu, Oianume, Milluts, Sorozabal.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!