Urteko azken Aiurrirekin batera, egutegia eta Ikusbera opari

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 28a, 01:00

Bihar eta ostegunaren artean banatuko da Aiurri aldizkariaren 485 zenbakia harpidedunen etxeetan. Urteko azken alea izango dena, opariz inguratuta iritsiko da. Batetik, Patxi Lasak ateratako argazkia biltzen duen 2017 urteko egutegia. Bestetik lehen Aiurri txiki bezala ezagutzen zen haur eta gazteentzako Ikusbera aldizkaria, Garbiñe Ubedak egina. Azken Aiurri aldizkariak biltzen duen gai-zerrenda, osorik:

3 IRITZIA

Iyuya Urrutia Goya

4-5 LARRAUL

Txuringadi errotako hotsak bizirik dirau oraindaino

6-7 ANDOAIN

Susana Cencillo, akordeoiaren doinuak bidelagun

8-9 AMASA-VILLABONA

Pedro Luis Uranga apaiz gazteari elkarrizketa

10-14 ESKUALDEA

Eguberriak irudietan

15 ASTEASU

Fulbolean jolastuz gozatzeko aukera

16-17 ZIZURKIL

konfiantzaren Pedagogia lantzen ari dira Zubimusu ikastolan

18-19 Zozketa eta Hamabostean behin

20-21 Agenda eta zorion agurrak

22 AZKENA: Amasamendi txukun mantentzeko deia

-----------------------------------------------------------------------------------------------------

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.
  • Zizurkil: Ogi-zuri okindegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Goiburuaren alboan, eskuin aldean dago harpidedun egiteko esteka.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!