Luz Casal Basteron zuzenean arituko da, urtarrilaren 6an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 28a, 01:00

Abenduaren 23ko gauan, Galizarako bidean zihoan hegaldian, kantari ezaguna hegazkineko leihotik Andoaingo Eguberrietako argiekin txundituta geratu zen: “Oso identifikatuta sentitu nintzen berehala, hainbeste argi ikusita. Barne dei modukoa sentitu eta managerrari urteko lehen kontzertua bertan lotzeko eskatu nion”.

Basteroko ordezkariek ez zuten zalantzik egin, eta kantari ezagunari auditorioko ateak atsegin handiz zabalduko dizkiote. Gaueko 21:30erako dena prest izango dutela agindu diote Luz Casali. Basterotik Aiurriri adierazi diotenez, Casalek zerbait berezia egin nahi du. Antza, Santa Zezilia emanaldiko bideo bat erakutsi diote zeinean Udal musika eskolako Banda Udal ordezkariekin batera Oskorriren “Aita semeak tabernan daude” kantatzen agertzen diren eta Luz Casalek ez zuen zalantzarik egin: “Bideoa ikustean pentsatu nuen, a ze banda! Eta nirekin abestea proposatuko diet denei”.

Sarrerak urtarrilaren 5ean salgai ipiniko dituzte, Basteron bertan.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!