Ipuinen Unibertsoa familian gaur, ipuina eta bertsoa uztartuz

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 28a, 01:00

Ipuinen Unibertsoa familian, hilean behin Plazido Otaño liburutegian antolatzen duten familientzako ipuin-festa da. Gaurko saioak, ipuin klasikoak eta bertsoak uztartuko ditu. San Millan, Otaño eta Pello Errotako umeek ipuinak bertsotan abestuko dituzte, eta, bat-batekoan arituko dira Amaia Agirre, Oihana Iguaran, Unai Mendizabal eta Haritz Mujika bertsolariak. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da saioa, Plazida Otaño Aiztondoko liburutegian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!