Villabonako Go!azen antzezlanaren eguerdiko saiorako sarrerak salgai

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abenduaren 27a

Go!azen telesailak pantailatik antzokirako saltoa egin du eta martxoaren 5ean Villabonako Gurea antzokian izango da Go!azen antzezlana. Arratsaldeko 17:00etako sarrera guztiak dagoeneko saldu direnez, egun berean, 12:30etan beste emanaldi bat antolatu dute. Sarrerak Amasa kafetegian edo bibe.me interneteko plataforman daude salgai, 10€tan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!