Erraustegiaren aurkako bilkura

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 27a, 01:00

Ipar haizea plataformak deituta, astelehen iluntzean kontzentrazioa egin zuten erraustegia martxan jartzeko prozedura eta erraustegia bera kritikatzeko. Andoaingo eta Euskadi mailako ordezkari politikoak hurbildu ziren Zumea plazara:

 Dozenaka herritarrez gain, deialdira Ana Carrere alkatea, Olga Hernandez Ganemoseko zinegotzia, Jorge Mourinho Irabaziko zinegotzia, Tere Santana Andoaingo Podemoseko ordezkaria, Nagua Alba Podemoseko Kongresukidea edota Monika Monteagudo Equoko ordezkaria izan ziren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!