Giltzarria ekimenaren deialdia herritarrei

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 27a, 01:00

Tolosaldean erabakitze eskubidea gauzatzeko galdeketa datorrela eta, datorren astean, abenduaren 29an, ostegunarekin, Amasa-Villabonan hitzordua antolatu du Tolosaldeko Giltzarriak herritar guztientzat. Arratsaldeko 18:00etan izango da, Aljibean.  

Bertan Antzuolako eta Azpeitiko Gure Esku Dago ekimeneko kideak izango dira beraien herri galdeketako esperientzia edota ekarpenak kontatzeko, eta bide batez, herria elkartu, piztu, ilusionatu eta martxan jartzeko aitzakia izan dadin nahiko lukete antolatzaileek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!