Olentzero eta Mari Domingi Zizurkilen izan ziren

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 26a, 01:00

Lanez gainezka zebiltza arren, zizurkildarrei bisita egiteko tartea hartu zuten larunbat arratsaldean Olentzerok eta Mari Domingik. Irrintzi hotsek iragarri zuten plaza aldera gerturatzen ari zirela. Bertan zituzten zain Zizurkilgo dantzariak eta musikariak, eta baita hainbat eta hainbat herritar ere. Banan bana eszenatokira igo eta Olentzerori zein Mari Domingiri azken orduko eskaerak egiten aukera izan zuten zizurkildarrek.

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!