XV. Teodoro Hernandorena ipuin lehiaketan saritutako idazle gazteak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 26a, 01:00

Abenduaren 23an, ostiralean, Teodoro Hernandorena XV. Ipuin lehiaketako sariak banatu zituzten Atxulondo kultur etxean. 338 lan aurkeztu ziren guztira eta maila handikoak izan direla nabarmendu zuten antolatzaileek. Zizurkilgo Udalak eskerrak eman zizkien parte-hartzaile guztiei, beren lagun eta familiakoei eskainitako laguntza guztiagatik eta ikastetxeei konpromiso handia erakusten dutelako Teodoro Hernandorena ipuin-lehiaketan. Sarituak:

TEODORO HERNANDORENA XV. IPUIN LEHIAKETAKO LAN IRABAZLEAK

  1. A MAILA (6-8 urtekoena):
  • 1. saria: UNAX MENDIA DOLADO, 8 urte, ‘Nire txolarrea’.
  • 2. saria: MARKEL TELLETXEA, 8 urte, ‘Belarjale bihurtu zen lehoia’.
  1. B MAILA (9-11 urtekoena):
  • 1. saria: SAMARA RODRIGUEZ MONCADA, 9 urte, ‘Urrezko soinekoa’.
  • 2. saria: ASIER OYARZABAL ARANGUREN, 10 urte, ‘Ixkio’.
  1. C MAILA (12-13 urtekoena):

    1. Saria: MALEN GURRUTXAGA NAVAS, 13 urte, ‘Promesak, promesa’.
  • 2. saria: ALEXANDER SAN SEBASTIAN ARIZNABARRETA, 13 urte, ‘12 kanpaikadak’.
  1. D MAILA (14-16 urtekoena):
  • 1. saria: AINHOA MANTEROLA PAVO, 16 urte, ‘Hari lauso bati helduta’.
  • 2. saria: OLAIA AZURMENDI MARCOS, 15 urte, ‘Oroitzapenetan’.
  1. E MAILA (17 urtetik gorakoena): Sail honetan aurten ipuin bakarra aurkeztu da eta epaimahaiak saritzeko maila bazuela esan du. Datorren urterako 17 urtetik gorakoak animatu nahi dituzte lehiaketan parte hartzera.
  • 1. saria: XABIER SAN SEBASTIAN ARIZNABARRETA, 20 urte, ‘Suhiltzaileen kamioia’.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!