Olentzero eta Mari Domingi bart heldu dira Andoainera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 25a, 01:00

Bart arratsean heldu dira Mari Domingi eta Olentzero Andoaingo herrira, astoa opariz zamaturik zekartela. Lanean jardun dute gau osoan, jostailuak eta gainerako opariak etxez etxe banatu asmotan.

[Argazkiak]

Kantu eguna izan zen atzokoa Andoainen. Aita Larramendi ikastola, Ondarreta eta La Salle-Berrozpe ikastetxeetako irakasle, ikasle eta gurasoak Gabon kantuan aritu ziren jotake Andoaingo kaleak alaituz. Presoen aldeko taldeak zein makina bat gazte kuadrilek ere ez zuten hutsik egin, aspaldiko usadioari jarraituz.
 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!