Gabon kantuan haurrak protagonista, Villabonako kaleetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Zubimusu ikastola eta Fleming eskolako haur eta gaztetxoek kolorez eta kantuz jantzi dute gaur goizean Villabonako erdigunea. Auzoz auzo kantuan aritu dira, musika-tresna ezberdinak lagun. 

Arratsaldeko 18:00etan Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria egingo zaie Otsabi auzoan, ondoren Errebote plazaraino kalejiran etorriko dira, dantzari eta musikariekin batera. 19:30etan Giza-katea ere izango da Iru Aldetatik.

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!