Pixi Post haur filmaren estreinaldia, 17:00etan Basteron

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 23a, 01:00

Andoaingo Somuga produktorak Gabon garaiko "Pixi Post eta opari-emaileak" film luzea osatu du. Ostiral honetan, abenduak 23, estreinuaren egun berean eskainiko dute Andoaingo Bastero kulturgunean arratsaldeko 17:00ean hasita. 

Iaz Yoko eta lagunak filma aurkeztu ondoren, 4 eta 9 urte arteko haurrei zuzendutako Pixi Post eta opari-emailea film berria estreinatuko du hurrengo ostiralean Andoainen kokatzen den Somuga produktorak, euskaraz nahiz gaztelaniaz.  91 minutuko iraupena du filmak eta irudi dotore eta alaiez gain, mundu gero eta globalizatuago hau ulertzeko bidea eskainiko die haur nahiz helduagoei.

Andoaingo ekoizpena
Somuga produktorako kideek azaldu dutenez, Pixi Post filmak lehen aldiz mundu zabaleko Gabonetako jeinuak elkarlanean aurkeztuko ditu, bata besteari laguntzen eta kultura aniztasuna babesten. “Gabonetako postal koloretsu eta irudimentsua erakusten du Pixi Postek, haurrentzat ulergarria den formatu batean. Pixi Post Gabonetako film ezberdin bat egiteko ahalegina da bai itxuraren aldetik -koloretsu eta originala- eta bai edukien aldetik; balioak eta akzioa, edo umorea eta gogoeta orekatzen saiatzen delako”. 

Fitxa teknikoa
• Zuzendaria: Gorka Sesma.
• Gidoilaria: Edorta Barruetabeña.
• Sortzaileak: Juanjo Elordi, Edorta Barruetabeña.
• Arte Zuzendaria: Mikel Louvelli.
• Musika: Michael Plowman.
• Banatzailea: Barton Films.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!