Gabonetako egitarau oparoa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 23a, 01:00

 Biziminez dokumentalaren emanaldiak emango die hasiera Gabon giroko ekitaldiei, gaur arratsaldean. Bihar Olentzeroren bisita jasoko dute Asteasuarrek, eta egitarauak ez du etenik izango urtarrilaren 8a arte. Kros solidarioaren bigarren edizioa egingo dute egun horretan. Egitarau osoa:

Abenduak 23, ostirala

19:30 Bizi minez dokumentala, ondoren Josu Iztuetarekin solasaldia.

 

Abenduak 24, larunbata

12:00 Olentzero eta Mari Domingiren etorrera frontoian.

 

Abenduak 26, astelehena

Arratsaldez Robotika tailerra (Micro:bit con Kodu) 7-12 urte arteko haurrentzat.

17:00 Xalto pailazoa ikus-entzunezkoen aretoan 4-6 urte arteko haurrentzat.

 

Abenduak 27, asteartea

Arratsaldez Talo tailerra Lizardi etxean.

 

Abenduak 29, osteguna

Arratsaldez Robotika tailerra, lehen robota.

 

Abenduak 30, ostirala

Arratsaldez Kulunkatauri emanaldia 6-12 urte arteko haurrentzat.

20:30 Helduentzako kontzertua, ikus-entzunezkoen aretoan.

 

Urtarrilak 2, astelehena

Arratsaldez, Kamisetak margotzeko tailerra HHko haurrentzat. Zeramika margotzeko tailerra LH1-LH4 haurrentzat.

17:00 Zipi-Zape filma. Ondoren merienda.

 

Urtarrilak 3, asteartea

Arratsaldez, Kandelak margotzeko tailerra LH5 eta LH6ko gaztetxoentzat.

17:00 Zootropolis filma. Ondoren merienda.

 

Urtarrilak 5, osteguna

20:00 Errege kabalgata Kukute guraso elkarteak antolatuta.

 

Urtarrilak 7, larunbata

10:00 Haur eta helduen esku pilota eta pala txapelketako finalak pilotalekuan.

 

Urtarrilak 8, igandea

12:00  Asteasuko II. Kros solidarioa, haur eta helduentzat.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!