Hitzordu ugari, Gabon egunetarako

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 23a, 01:00

Gabon garaiko egunetan izango da zereginik Zizurkilen. Egitarau oparoa prestatu dute. Olentzero eta Mari Domingiren bisita jasoko dute bihar zizurkildarrek eta, hortik aurrera ere, ekitaldi ugari izango dute gozagarri.

Abenduak 23, ostirala

17:30 Teodoro Hernandorena XV. Ipuin lehiaketako sari banaketa.

 

Abenduak 24, larunbata

Goizean zehar ikastetxetako ikasleak herrian barrena kantuan.

17:30 Olentzero eta Mari Domingiri ongietorria plazan.

 

Abenduak 28, asteazkena

17:30 Ipuinen mundua familian, ipuina eta bertsoa uztartuz, liburutegian. Haurrek ipuinak bertsotan abestuko dituzte. Bat-batean arituko dira Amaia Agirre, Oihana Iguaran, Haritz Mujika eta Unai Mendizabal.


Abenduak 29, osteguna

17:00 Oker filma liburutegiko balioanitzeko gelan.

 

Abenduak 30, ostirala

17:30-19:30 Gotzon Huegun eskultorearen tailerra Atxulondon.

 

Abenduak 31, larunbata

16:00 Urtezaharretako lasterketa. Aurten Villabonan hasi eta bukatuko da.

 

Urtarrilak 4, asteazkena

17:00 Yugo & Lala filma liburutegiko balio anitzeko gelan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!