Eguberriak Amasa-Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 23a, 01:00

Hitzorduz beterik iritsiko dira Gabonetako egunak Amasa-Villabonara. Urtarrilaren 7ra arte, izango da zertaz gozaturik, haur zein helduentat pentsatutako egitarauari esker. Jarraian, hitzorduen zerrenda:

Abenduak  23 eta 30

Kalera-kalera ekimena, manifestazio argitsuak. 20:00.

 

Abenduak 24, larunbata

Goizean zehar ikastetxetako ikasleak herrian barrena kantuan.

18:00 Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria Otsabin. Ondoren, Errebote plazaraino kalejira dantzari eta musikariekin.

 

Abenduak 30, ostirala

11:00 V. Antton Pebet memoriala, finalerdiak Bearzana pilotalekuan.

20:30 Eñaut Elorrieta zuzenean, ‘Deserriko kantak’ Gurean.

 

Abenduak 31, larunbata

11:00 V. Antton Pebet memoriala, finalerdiak Bearzana pilotalekuan.

16:00 Urtezaharretako lasterketa, Zunbeltz elkartetik abiatuta.

19:00 Euskal presoen aldeko manifestazioa.

 

Urtarrilak 1, igandea

08:00 Loatzora irteera Aizkardirekin.

 

Urtarrilak 5, osteguna

19:00 Errege kabalgata, Amasatik Villabonara.

 

Urtarrilak 7, larunbata

17:30 V. Antton Pebet memoriala, finala Bearzana pilotalekuan.

 

 

Gabonetako futbol kanpusa

Abenduak 26tik 30era

09:00etatik 13:00etara

2005etik 2008ra jaiotako neska mutilak. Izena emateko, Arratzainen asteazken eta ostiraletan, 19:00-20:00 edota billabonafke@yahoo.es 636624046


 

 

Oria Merkatarien elkarteak ere egitarau oparoa prestatu du:

 Atrakzioak: Abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra, karrusela, ohe elastikoak eta olla txiki bat egongo dira Errebote eta Txistulari plazan. Buelta bakoitza euro bat kostako da eta elkarteko establezimenduek hainbat txartel izango dituzte bezeroei oparitzeko.

 Tailerrak:

-Abenduak 23, ostirala, 16:30ean plazatik hasita, mozorro tailerra eta ondoren desfilea herrian zehar.

-Urtarrilak 5, osteguna, goizeko 11:00tan plazan: Gabonetako apaingarrien tailerra.

Erakusleiho lehiaketa: Elkarteko kideek erakusleiho ikastaroa egin dute aurten eta han ikasitakoa praktikan jartzeko asmoz antolatu dute erakusleiho lehiaketa. Lehiaketa abenduaren 21etik urtarrilaren 5era artean izango da eta hiru sari banatuko dira. Irabazleen berri urtarrilaren 10ean jakingo da.

1. Facebooken bozka ematen dutenen artean, zozketa egingo da, 40€ko erosketa balea.

2. Epaimahaiak erabakitako saria, Erakusleiho onenarentzat. Bi pertsonentzako afaria.

3. Facebookez bozka gehien jaso dituena. Bi pertsonentzako afaria.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!