Flemingo ikasleek Mari Domingiren bisita jaso zuten atzo

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 23a, 01:00

Fleming ikastetxeko txikienek, pozarren jaso zuten atzo urteroko Mari Domingiren bisita. Ondorengo oharra igorri dute irakasleek:

"Eskolan sartzen ikusi dutenean, haurrak poz-pozik jarri dira eta berarekin berriketan egon ondoren, ikasleek aurrez prestatuta zituzten eskutitzak eman dizkiote Olentzerori emateko eta berak aldiz, Olentzerok emandako ipuinak banatu dizkie liburutegia hornitzeko. Bukatzeko, Mari Domingiri abestiak eskaini ondoren, agur esan diote hurrengo urte arte".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!