Herrian dantza garaikidearekiko zegoen interesa ikusita, Aukeran konpainiaren eta Udalaren arteko hitzarmenari esker, iazko Gabonetan dantza tradizionala eta garaikidea uztartzen hasi ziren. Aurten esperientzia errepikatzea erabaki dute eta lau eguneko saioetan Ane Anza izango da irakaslea. 12 urtetik gorakoei zuzendutako saioak dira: “Garaikidearekin lehenengo kontaktua izango dute, oinarrizko lezioak eskainiko ditugu. Asko euskal dantzatik datoz, eta dantza garaikidearen saio hauek ondo etortzen zaizkie. Izan ere, gaur egun, askotan, bi aldaeren arteko fusioa egiten da. Gerora begira oso baliagarriak dira beraientzat”.
Herrian dantzarekiko interes “handia” dagoela uste du Jaione Jauregik eta dantza garaikidean sakontzeko eskaerak ikusita, oporraldi hauetako saioak “arrakastatsuak” izaten direla azpimarratu du.
Funky-ak ere arrakasta handia dauka Urnietako gazteen arten eta, ondorioz, Hip-hop saioak ere eskainiko dituzte.
EGUTEGIA, ORDUTEGIA
Dantza garaikidea:
Abenduak 26, 26, 28 eta 29.
+15 urte: 10:00-11:30.
12-14 urte: 11:30 – 13:00.
Hip-hop:
Abenduak 30, urtarrilak 2, 3 eta 5
+15 urte: 10:00-11:30.
12-14 urte: 11:30 – 13:00.