Gaztain erreak salduko dituzte Zubimusu ikastolako gazteek

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abe. 22a, 01:00

Zubimusu ikastolako DBH 4. mailako ikasleek, ikas-bidaiarako dirua lortzeko helburuarekin, gaztainak erre eta saldu egingo dituzte abenduaren 24an, 17:00etatik aurrera, Berdura plazan. Gerturatzeko gonbitea luzatu diete herritarrei. Bi eurotan salduko dute gaztaina dozena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!