Gabonetako argiak piztu dituzte Villabonako kaleetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Oria merkatal elkarteko saltokiek nahiz herriko beste hainbat saltokik Villabonako Udalarekin elkarlanean bideratuta, atzo iluntzean piztu ziren Villabonan Gabonetako argiak. Herri guztian zehar zabaldu dira argiak aurtengoan. Ekimen gehiago:

Bihar, abenduak 23, Oria merkatal elkartearen Gabonetako kanpainaren baitan, txikienentzako atrakzioak martxan jarriko dira Errebote eta Txistulari plazetan. Gabonetan zehar hainbat ekintza burutuko du Oria elkarteak Villabonan: http://www.aiurri.eus/Amasa-Villabona/Albisteak/20161216/Abiatzear_da_Villabonako_Oria_merkatal_elkartearen_Gabonetako_kanpaina

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!