Tarta lehiaketan Manoli Sorondo gailendu zen, beste behin ere. Mari Karmen Zubeldia izan zen bigarrena.
Gabonetako saskia Axun Izagirrek irabazi zuen, 2830 txartelarekin.
Gaztaren kinielan bi gazta ezberdinen pisuak asmatu behar ziren Kantoin eta Gurian. Kantoikoak 1440 gramoko pisua zuen eta 91 partaideen artean gehien gerturatu zena Daniel Sasiain Txinparta izan zen (1438). Guriakoak 1565 gramoko pisua zuen eta 87 partaideen artean gehien gerturatu zena Cesar II izan zen (1565).
Santomas eguna beste behin ere arrakastatsu izan zen, auzune guztietako urnietar ugari hurbildu zen Kontzejupera. 25 lagun inguru izan ziren ekitaldi ezberdinetan antolakuntzan ibilitako lagunak.